lunes, 29 de noviembre de 2010

Ospitale Birtuala bisitatu dugu

Gaur arratsaldean, medikuntzan aplikatutako informatika irakasgaia hautatu duten medikuntzako ikasleekin "Adolfo Varona" izeneko Ospitale Birtuala bisitatu dugu. Elisa Espina informatikako adituaren laguntzaz, Basurtuko ospitalean UPV/EHUk eskaintzen dituen simuladoreen bidezko irakaskuntzaren baliabideak ikusi ditugu.

Hiru txandetan antolatuta, ikasleek simulatzaile "analogikoak" zein digitalak, gainetik, ezagutzeko aukera izan dute. Espina arduradunak hasieran bi bideo erakutsi dizkigu, eta ondoren, txoko desberdinetan dauden "panpinak", software medikuak, esplorazio gelak eta dagozkien tresneria aurkeztu dizkigu.


Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Dekanotzatik proiektu hau bultzatu egin da. Baliagarria iruditzen zaizu zure ikasketentzako?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zure iritzia