viernes, 14 de enero de 2011

Urte berrian, irakasgai berriak!!

Urte berri on danori!
Azterketak prestatzen, jotake, ibili ondoren, irakasgai berriekin hasiko gara. Digestio aparatua, endokrino guruinek, eta urduritzen gaituen, sistema nerbiosoak nola demontre funtzionantzen dituzten ikusiko ditugu.
Aldi berean, egunero janariarekin hartzen ditugun elikagaiak aztertuko ditugu eta gure pisua egokia den ala ez. Bukatzeko, obesitatea eta jateko portaerako arazoen ondorioak ezagutu eta eztabaidatuko ditugu.
Animatu zaitezte!! laister, bigarren lauhilabetea gaindituta!!.
Suerte ona azterketan!

lunes, 29 de noviembre de 2010

Ospitale Birtuala bisitatu dugu

Gaur arratsaldean, medikuntzan aplikatutako informatika irakasgaia hautatu duten medikuntzako ikasleekin "Adolfo Varona" izeneko Ospitale Birtuala bisitatu dugu. Elisa Espina informatikako adituaren laguntzaz, Basurtuko ospitalean UPV/EHUk eskaintzen dituen simuladoreen bidezko irakaskuntzaren baliabideak ikusi ditugu.

Hiru txandetan antolatuta, ikasleek simulatzaile "analogikoak" zein digitalak, gainetik, ezagutzeko aukera izan dute. Espina arduradunak hasieran bi bideo erakutsi dizkigu, eta ondoren, txoko desberdinetan dauden "panpinak", software medikuak, esplorazio gelak eta dagozkien tresneria aurkeztu dizkigu.


Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Dekanotzatik proiektu hau bultzatu egin da. Baliagarria iruditzen zaizu zure ikasketentzako?

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Ikasleen net ohiturak

Klasean egin zenuten inkestaren estadistikoak ikusi nahi badituzu klikatu hemen

Medikuntzan aplikatutako informatika

EHUko Medikuntza lizentziaturan duela 5 urte medikuntzan aplikatutako informatika irakasgaia eskeintzen da. Teknologia berrien garapenarekin programa dozentea urtero egokitu behar izan dugu. Ikasleen partaidetza hasieratik sustatu nahi izan dugu. Hemen daukazue adibide on bat
.

Musikoterapia

Musikoterapiari buruzko informazio bideo honetan ikus dezakezu eta ikasteko musika entzun nahi baduzu klikatu hemen

martes, 16 de noviembre de 2010

Redes neuronales artificiales

Gaur arratsaldean euskadi irratian berri kuriosoa entzun dut. Sare neuronal artifizialak garatzen ari dira. Sistema aurkeztu duen zientzilariak jarri dituen adibide sinboliko-grafikoak urletzeko zaialtasuna izan dute, zer iruditzen zaizu?